XV. mendeak bizimoduaren eta gizakiak bere buruaz zeukan kontzeptuaren aldaketa handia ekarri zuen. Aldaketa horri Errenazimentu esaten zaio. Berrikuntza nagusiak esparru hauetan gertatu ziren:
-EKONOMIA. Nazioarteko merkataritzaren eta bankaren sorrerarekin, dirua bihurtu zen jarduera guztien eragile.
-POLITIKA. Estatu Nazionalak sortu eta monarkiak indartu egin ziren. Politika Elizaren babesetik aldendu zen.
-BIZITZA ULERTZEKO MODUA. Indibidualismoaren gorakada, agintearen aurrean jarrera kritikoa, eta norbanakoaren askatasunaren baieztapena.
Horrez gain, noblezia botere gehiago eskuratzeko ahaleginak egin zuen baita lortu ere; gainera erregeek monarkia erdiratzailea sortzeko ideia mahaigaineratu zuten, nobleziaren laguntzarekin. Anabas honen barnean, literaturan ere aldaketa ugari gertatu ziren; korronte frantsesaren eragina pixkanaka-pixkanaka txikituz joan zen eta korronte berriak agertu ziren, Italiakoak eta greko-latindarrak. Italian jatorri zuten korronteei esker Dante eta Bocaccioren lanak berpiztu zituzten.
Avellaneda Erlijio D.B.H.4
Kaixo lagunak! Guk Sodupeko lagun batzuk gara, Avellaneda Ikastetxekoak, eta Erlijioko klasean proposatu digute hirugarren ebaluaketan Erlijiozko Blog bat egitea, eta guk ondo pasatzeko gogoak ditugunez, lan egiten dugun bitartean, onartu egin dugu proposamena. Hurrengo egunetan Erlijioari buruzko lan batzuk aurkeztuko dizkizuegu, espero dut zuek gustokoak izatea! Josu Pintor, Ruben Aguirre, Christian Marcos, Jon Aspizua eta Karlos Gutierrez.
sábado, 12 de mayo de 2012
viernes, 11 de mayo de 2012
2) ZEINTZUK DIRA ERLIJIOAN DITUZTEN ERAGINAK?
Aldaketa horiei Elizaren bizitza berritzeko
behar larria eta premiazkoa gehitu behar zaizkio. Aita santu eta gotzain
batzuek ardura handiagoa jarri zuten arteetan eta botereari eusten, fededunen
espiritualtasunean baino. Era berean, behe-kleroak prestakuntza eskasa zuen eta
ez zuen oso bizimodu eredugarria egiten. Herriaren heziketa-maila ere txikia
zen eta azken judizioaren eta infernuaren beldurrez bizi zen.
Aldaketaren aldeko lehen ahotsetako bat Erasmo
Rotterdamgoa(1469-1536) humanistarena izan zen. Besteak beste, biblia fededunek
hitz egiten zituzten hizkuntzetara itzultzea proposatu zuen.
* Erasmo
Rotterdamgoa :
Sasikume bat zen; aita, apaiza, eta haren
neskamearen artean.
Erasmok Pariseko Unibertsitatean ikasi egin
zuen, une hartan Greziaren eta Erromaren Errenazimendua indar handiz bizitzen
zela.Aldi honetan segur aski aurkitzen du bere pentsamendu humanistikoa, gazte
pentsalari askea baita ideia independenteko gaztea ere. Haren ideiak Europan izugarrizko eragina izan
zuten, hainbat aldaketak sortuz.
Basilean hil zen, 1536ko uztailaren 12an.
jueves, 10 de mayo de 2012
3) ELIZA KATOLIKOA ETA ELIZA PROTESTANTEAREN ARTEKO ALDEAK
Eliza Katolikoa :
Erromatar
Eliza Katolikoa katolizismoan sinesten duten kristauen
adierazpen handiena da.
Erromatar Eliza Katolikoa da gaur egun alhan
diren gobernuz kanpoko erakundeen artean zaharrena. Erromatar erlijio katolikoa
nagusi den herrialdeetan, Erromatar Eliza Katolikoa Eliza izenaz da ezaguna, besterik gabe. Termino horrek ez du balio
Suediaren kasuan adibidez, «Eliza» esatean eliza protestantea ulertzen baita
han.
Eliza Protestantea :
Erreforma
Protestantea Eliza Katolikoa aldatzeko XVI. mendean
sortutako mugimendua izan zen.
Mendebaldeko Europan Elizan barneko jokaera
zitalek, barkamenen sal-ersoketek batik bat, eta "dotrina faltsutzat"
jotakoek kristau asko kezkatzen zituzten.
Gauzak horrela, 1517an, Martin Luther
barkamenen sal-erosketen kontrako 95 tesiak argitaratu zituen. Erreforma
Protestantetik atera ziren eliza-ohitura nagusiak luteranismoa,
Eliza Katolikoan barnan, Erreforma
Protestanteak Kontrarreforma ekarri zuen.
jueves, 3 de mayo de 2012
4) NOLA EMATEN DA KRISTAU EBANJELIZAZIOA
Ebanjelizazioa Ebanjelioa eta
hedaduraz kristau erlijioa aldarrikatu eta zabaltzeko jardueren multzoa da,
hala nola predikazioa bera, katekesia eta kristauen ekintzen multzoa.
Ebanjelizazioa kristauen zeregin nagusietako bat da, Ebanjelioan bertan
adierazten denez. Kristautasunetik kanpo, ordea, ebanjelizazioa kristau
proselistismoa besterik ez da.
XV. eta XVI. Mendeetako aurkikuntza handiek mundu
osoa abanjelizatzeko atea ireki zuen. Arazo handiak izan zituzten: distantzia
luzeak, hizkuntzak, cultura,eta ohitura oso ezberdinak, sinesmen arrotzak…
fedea ezartzeko, pentsatu zuten hobe zela herri indigenen cultura eta erlijioen
arrasto guztiak desegitea eta fede katolikoan bataiatzea ez heziketarik ez
irakaskuntzarik eman gabe.
miércoles, 2 de mayo de 2012
5) XVIII EMATEN DEN GIZA ALDAKETA : ILUSTRAZIOA
XIII. mende osoan, Europa
eta , bereiziki, Frantzian eta Ingalaterran nagusitu zen pentsamendu korronteari esaten zaio Ilustrazioa.Burgesiaren goraldi eta zientzien
aplikazio teknikoen garapenari lotuta zegoen mugimendua. Horren oinarrian
filosofo frantsesen lanak eta arrazionalismoa daude: errealitate fisikoak
aztertzeko erabilitako metodoa errealitate ekonomiko, politiko, erlijioso eta
beste askori ere aplikatu nahi izan zioten. Gizartearen ideia eta pentsamoldeak
aldatu egin nahi zituzten, hiru zutabeotan oinarrituz: gizabanakoaren balioa,
arrazoimena eta aurrerapena.
Politikan, ilustrazioaren isla despotismo ilustratua izan zen. Baina horrekin batera teoria errepublikar eta antikolonialistak agertu ziren eta horiek izango ziren Ilustrazioari amaiera emango zion iraultza burgesaren oinarri. Mugimendu horretako pertsonaia nagusiak Frantzian Montesquieu, Voltaire eta Rousseau izan ziren; Alemanian Wolff eta Kant. Italian eta Espainian Ilustrazioak etena eragin zuen gutxiengo ilustratu eta herri katolikoaren artean.
Bi filosofia-sistemen emaitzak izan zen:
Politikan, ilustrazioaren isla despotismo ilustratua izan zen. Baina horrekin batera teoria errepublikar eta antikolonialistak agertu ziren eta horiek izango ziren Ilustrazioari amaiera emango zion iraultza burgesaren oinarri. Mugimendu horretako pertsonaia nagusiak Frantzian Montesquieu, Voltaire eta Rousseau izan ziren; Alemanian Wolff eta Kant. Italian eta Espainian Ilustrazioak etena eragin zuen gutxiengo ilustratu eta herri katolikoaren artean.
Bi filosofia-sistemen emaitzak izan zen:
* Arrazionalismoak gizakiaren arrazoiari ematen dio garantís osoa. Autoreari loturiko argudio guztiak alde batera utzi eta frogapenaren berez konbentzitzen saiatzen da.
* Enpirismoarentzat , zentzumenen bidez baino ezin da lortu ezagutzat.Metodo experimentala goratzen eta sustatzen du.
Pentsaera ilustratuaren oinarrizko printzipioak puntu hauen bidez laburtu daitezke:
*Arrazoia da
arau eta bide bakarra
*Giza-izaeran
konfiantza izatea
*Iragana
gutxiestea
*Aurrerapenen
fede itsua.
martes, 1 de mayo de 2012
6) ILUSTRAZIOA ERLIJIOAN DUEN ERAGINA
Pentsaera
ilustratua eta Ilustrazioa hainbat giza aldaketa ekarri zituzten.
Frantziako Iraultzaren (1789) ekarpen
handienetako bat Giza eskubideen
aldarrikapena izan zen.
Dena den, Iraultzak alde negatiboak ere izan
zituen. Besteak beste, egoera berria inposatzeko ahalegina, askotan
indarkeriaz, eta iraganeko arrasto guztiak (erlijioa barne) ezabatzeko gogoa.
Frantziako Iraultzaren ondoren, Estatua eta
Eliza independizatu egin ziren toki askotan. Hala ere, bien arteko arazoak ez
ziren orduan bukatu. Herritarrak berberak ziren bi erakundeentzat; beraz,
Elizaren eta Estatuaren ekintzek nahitaez egiten zioten oztopo elkarri.
Eliza eta Estatua banatuz sortu zen egoera
berriak hainbat neurri ekarri zituen eta horiek zuzenen eragin zioten Elizari:
-Kleroari pribilegioak kendu zizkioten eta
erlijio-kongregazioak mugatu eta kendu zituzten; besteak beste, jesuitak.
-Ondasunak kendu zizkieten. Horiei esker
mantentzen ziren, batez ere, monasterioak. Ondasunak kentzeari desamortizazio esaten zaio.
Desamortizazioak burgesia berri baten hazkundea bideratu zuen: ondasun
haien erosle asko eta asko lanbide liberaletan ziharduten pertsonak izan ziren.
lunes, 30 de abril de 2012
7) NOLA ULER DAITEKE ARRAZOIA ETA ERLIJIOAREN ARTEKO HARREMANAK
Jainkoan
fedea izatea bat dator elkarrizketarekin, egia aurkitzea…arrazoian honako hauek
oso inportanteak.
Gauza
irrazional guztiak fanatismoa, indarkeria, gorrotoa…etab bezala, ez dute
zerikusirik ez fedearekin, ez maitasunarekin ezta Jainkoarekin ere.
Jainkoa,
izaki bizidunak, Lurra…etab ezin dira
formula matematika batekin azaldu. Baina arrazoia fedearekin lagunduta,
kreazioaren misterioa azal ditzakete, maitasuna, pertsonen duintasuna edo
Jainkoaren presentzia adibidez.
Pertsonen bizitza zentzua dute arrazoia eta erlijioa batera doazenean, egia edo zuzena dena aurkitzeko.
Fedea
(erlijioa) ikusten ez duguna da.
Arrazoia
(filosofia) ikusten duguna da.
Moralarekin
ere bat joan daitezke.
Filosofiak
fedea azaltzen du eta arrazoia, berriz, fedea ulertzeko paper oso garrantzitsu
bat egiten du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)