lunes, 30 de abril de 2012

7) NOLA ULER DAITEKE ARRAZOIA ETA ERLIJIOAREN ARTEKO HARREMANAK



Erlijioan oso inportantea da arrazoia eta fedea bat joatea, bizitzari zentzua emateko.
Jainkoan fedea izatea bat dator elkarrizketarekin, egia aurkitzea…arrazoian honako hauek oso inportanteak.
Gauza irrazional guztiak fanatismoa, indarkeria, gorrotoa…etab bezala, ez dute zerikusirik ez fedearekin, ez maitasunarekin ezta Jainkoarekin ere.
Jainkoa, izaki bizidunak, Lurra…etab ezin dira  formula matematika batekin azaldu. Baina arrazoia fedearekin lagunduta, kreazioaren misterioa azal ditzakete, maitasuna, pertsonen duintasuna edo Jainkoaren presentzia adibidez.

Pertsonen bizitza zentzua dute arrazoia eta erlijioa batera doazenean, egia edo zuzena dena aurkitzeko.
Fedea (erlijioa) ikusten ez duguna da.
Arrazoia (filosofia) ikusten duguna da.
Moralarekin ere bat joan daitezke.
Filosofiak fedea azaltzen du eta arrazoia, berriz, fedea ulertzeko paper oso garrantzitsu bat egiten du.

domingo, 29 de abril de 2012

8) XIX.MENDEAREN AMAIERATIK EMATEN DIREN ARIKETAK.


XVIII. mendearen erdiaz geroztik, gizartean gertatutako aldaketa sakonek ondorio garrantzitsuak izan zituzten herritarrengan. Beste batzuen artean, ekoizpen-sistema aldatu zen eta horrek langileriari eragin zion bereziki.
 
Ingalaterran, ehungintzan hasi zen fenomeno hura Industria Iraultza izenez ezagutzen dugu.Gizartean eragin handia izan zuen eta gizarte-maila berri baten sorrera ekarri zuen: langileria.

sábado, 28 de abril de 2012

9) ERLIJIOAN IZAN ZUTEN ERAGINA


Egoera hark ekarri zituen ondorioak oso larriak izan ziren langileentzat:
-Herriak hustu egin ziren eta jendea hirietan pilatu zen.
-Hamalau ordutik gorako lanaldiak zituzten.
-Soldata lotsagarriak jasotzen zituzten, kaxkar jateko adinakoak besterik ez.
-Langileak makinen mende zeuden.
Arazo haien aurrean, langileriak zenbait jarrera hartu zituen, langileen egoera hobetzeko. Guztiek aldarrikatzen zituzten langileentzako bizi-baldintza hobeak kapitalaren eta Estatuaren aurrean. Jarrera haiek bat zetozen horretan.
Beste gizarte-mugimendu batzuek jabetza pribatua kentzea proposatzen zuten, berdintasunezko eta senidetasunezko gizartea sortzea, gizarte-harremanen eredu berria eratuz. Haien ustez, erlijioa botere ekonomikoaren asmakizun hutsa zen, langileak zapaltzeko asmakizuna.
Elizak ez zuen erreakzionatu XIX. Mendearen bigarren zatira arte. Kristau talde batzuek -Alemaniakoek eta Frantziakoek, batez ere- presioa egin zioten aita santuari, egoera dramatiko hari buruz hitz egin zezan.
1891an, Leon XIII.a aita santuak Rerum novarum entziklika plazaratu zuen; Elizak gizartearen egoerari buruz prestatuko lehen agiri ofiziala zen. Haren irakaspenak lau puntutan laburbildu daitezke:
-Langileak eskubidea du bizimodu duina izateko adinako soldata irabazteko.
-Jabetza pribatua izateko eskubidea, eginkizun soziala duela ahaztu gabe.
-Estatuak esku hartu behar du, eskubide publikoak eta pribatuak bermatzeko.
-Klase-borroka gaitzestea. Hala ere, langileek badute eskubidea, elkartuz, euren interesak babesteko.

AHULAK BABESTEA

Ekoizpena eta merkataritza oso jende gutxiren eskuetan daudenez, handiki eta aberats batzuek uztarria ezarri diote langile askori. Uztarri hori antzinako esklaboenaren oso antzekoa da. Gizabanakoaren eskubideen babesean, batez ere ahulak eta behartsuak hartu beharko dira aintzat. Aberatsek, beren burua babesteko nahikoa baliabide dutenez, ez dute babes publikoaren premia handirik; maila apalak, aldiz, inongo baliabiderik ez duenez, Estatuaren laguntza behar du.
Beraz, Estatuak soldatapeko jendea zaindu eta babestu behar du, bereziki, ez baitute inolako babesik.
                                                                                         Rerum novarum, 27

jueves, 26 de abril de 2012

10) KONTZILIO VATIKANO II. ELIZA ETA GIZARTERAKO EKARPENAK


Vatikanoko II. kontzilio ekumenikoa Vatikano Hirian egindako Eliza Katoliko Erromatarraren kontzilio edo batzar multzoa izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz sortua. Joan XXIII.a Aita Santuak deitu zuen 1962an, baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo Paulo VI.ak gidatu zuen 1965ean amaitu zen arte. Guztira lau batzar multzo egin ziren, 1962tik 1965era udazkenero.


Ekarpenek sakoneko aldaketa eragin zuten Elizaren barne- bizitzan :

- Kristau-espirituaren  onarpena katolikoak ez ziren elizetan.

- Laikoek Elizaren bizitzan duten zeregina onartzea.

- Erreforma liturgikoa. Ondorioz, ospakizun guztiak berritu ziren.

- Jainkoaren herri zen aldetik definitu zen Eliza.

Kontziliotik eratorri ziren bestek beste lau dokumentu handi: Elizari buruzko Konstituzio dogmatikoa, gaur egun Elizari buruzko Konstituzio pastorala, Dei Verbum Konstituzio dogmatikoa, eta Sancrosanctum concilium Konstituzioa.

Kontziliaok eragindako aldaketek ez zuten Elizaren barne-bizitzan bakarrik eragin, gizarte osoari eragin zioten. Hauek dira aldaketa horietako batzuk:

- Erlijio-askatasunaren adierazpena (egia katolikoa baino ezin zela onartu zioen ideiaren aurrean).
- Sortutako guztiaren ontasunaren eta gizakiak munduaren gain duen subiranotasunaren adierazpena. Jainkoak gizakia jarri du sorkuntzaren buru, Kristorekin osotasunera eramateko.
- Zientzien autonomia eta kulturaren eta aurrekuntzaren balioaren onarpena, betiere gizateriaren onerako balio badute.
- Kristauek munduan hartu beharreko konpromisoari bultzada argia: beste gizon-emakumeekin batera, justiziaren eta bakearen alde eta giza eskubideen defentsan egiten du lan.
- Behartsu eta baztertuenekiko kristauen konpromisoa.
- elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa, elizak izan zezakeen edonolako botere-nahia baztertuz.

martes, 17 de abril de 2012

11) KONTZILIO VATIKANO II.AREN ONDOKO ALDAKETAK


1) Elizaren barneko aldaketak. Kontzilioaren ondoren

Kontzilioa amaitu zenean, Paulo VI.ak hainbat jarraibide garaitu zituen, berrikuntza hori guztia Elizaren bizitzan aplikatzeko:

-         Gotzainen Sinodoa sortu zuen eta askoz autonomia handiagoa aman zien herrialde bakoitzeko Gotzainen Batzarrei. Horrela, Elizak gehiago deszentralizatu zuen bere jarduna
-         Erreforma liturgikoa bultzatu eta garatu zuen. Sakramentu guztien errituak aldatu ziren eta pertsonen bizipenekiko hurbilagoak egin zituzten.
-         Populorum progresio entziklikarekiko kristauen konpromiso soziala eta politikoa bultzatu zituen eta Elizaren doktrina sozial berriaren oinarriak ezarri zituen
-         Parrokien bizitzan sinestun guztien parte-hartze handiagoa eskatu zen. Ildo horretan, eliza gazteak sendotu ziren; batez ere, Latinoamerikakoak, Afrikakoak eta Asiakoak.
-         Asko bultzatu zuten laikoen parte hartzea Elizaren bizitzan, esparru guztietan, baita ospakizunen esparruan ere. Horri dagokionez, ezkondutako pertsonentzako diakonotza sortu zen.

2) Elizarentzat, munduan egoteko beste modu bat

Kontzilioak, eta erlijio-askatasunari buruz egin zuen adierazpenak, Elizaren eta botere politikoen arteko erabateko independentzia eta herritar guztientzako kontzientzia-askatasuna onartu eta bultzatzen zituen. Horrek eragin handia izan zuen Espainian, Elizak babestu egin baitzuen 70eko hamarkadako bigarren erdialdean egin zen trantsizio politikorako prozesua.
Elizak uko egin zien, horrela, pribilegio mota guztiei, eta gizartean bere eginkizunaren lekukotza emanez eta behartsuenei lagunduz jarduteko konpromisoa hartu zen. Aldi berean, herrien arteko bizikidetzan eta garapenean konpromisoa hartu zuen mundu osoan.
Ekumenismoaren arloko lanak hasi ziren, Elizak Elizen Kontseilu Ekumenikoan parte hartuz.