jueves, 26 de abril de 2012

10) KONTZILIO VATIKANO II. ELIZA ETA GIZARTERAKO EKARPENAK


Vatikanoko II. kontzilio ekumenikoa Vatikano Hirian egindako Eliza Katoliko Erromatarraren kontzilio edo batzar multzoa izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz sortua. Joan XXIII.a Aita Santuak deitu zuen 1962an, baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo Paulo VI.ak gidatu zuen 1965ean amaitu zen arte. Guztira lau batzar multzo egin ziren, 1962tik 1965era udazkenero.


Ekarpenek sakoneko aldaketa eragin zuten Elizaren barne- bizitzan :

- Kristau-espirituaren  onarpena katolikoak ez ziren elizetan.

- Laikoek Elizaren bizitzan duten zeregina onartzea.

- Erreforma liturgikoa. Ondorioz, ospakizun guztiak berritu ziren.

- Jainkoaren herri zen aldetik definitu zen Eliza.

Kontziliotik eratorri ziren bestek beste lau dokumentu handi: Elizari buruzko Konstituzio dogmatikoa, gaur egun Elizari buruzko Konstituzio pastorala, Dei Verbum Konstituzio dogmatikoa, eta Sancrosanctum concilium Konstituzioa.

Kontziliaok eragindako aldaketek ez zuten Elizaren barne-bizitzan bakarrik eragin, gizarte osoari eragin zioten. Hauek dira aldaketa horietako batzuk:

- Erlijio-askatasunaren adierazpena (egia katolikoa baino ezin zela onartu zioen ideiaren aurrean).
- Sortutako guztiaren ontasunaren eta gizakiak munduaren gain duen subiranotasunaren adierazpena. Jainkoak gizakia jarri du sorkuntzaren buru, Kristorekin osotasunera eramateko.
- Zientzien autonomia eta kulturaren eta aurrekuntzaren balioaren onarpena, betiere gizateriaren onerako balio badute.
- Kristauek munduan hartu beharreko konpromisoari bultzada argia: beste gizon-emakumeekin batera, justiziaren eta bakearen alde eta giza eskubideen defentsan egiten du lan.
- Behartsu eta baztertuenekiko kristauen konpromisoa.
- elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa, elizak izan zezakeen edonolako botere-nahia baztertuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario