sábado, 12 de mayo de 2012

1) XV. MENDETIK AURRERA EMATEN DIREN GIZA ALDAKETAK

XV. mendeak bizimoduaren eta gizakiak bere buruaz zeukan kontzeptuaren aldaketa handia ekarri zuen. Aldaketa horri Errenazimentu esaten zaio. Berrikuntza nagusiak esparru hauetan gertatu ziren: 


-EKONOMIA. Nazioarteko merkataritzaren eta bankaren sorrerarekin, dirua bihurtu zen jarduera guztien eragile. 
-POLITIKA. Estatu Nazionalak sortu eta monarkiak indartu egin ziren. Politika Elizaren babesetik aldendu zen. 
-BIZITZA ULERTZEKO MODUA. Indibidualismoaren gorakada, agintearen aurrean jarrera kritikoa, eta norbanakoaren askatasunaren baieztapena.

 
 Horrez gain, noblezia botere gehiago eskuratzeko ahaleginak egin zuen baita lortu ere; gainera  erregeek monarkia erdiratzailea sortzeko ideia mahaigaineratu zuten, nobleziaren laguntzarekin. Anabas honen barnean, literaturan ere aldaketa ugari gertatu ziren; korronte frantsesaren eragina pixkanaka-pixkanaka txikituz joan zen eta korronte berriak agertu ziren,  Italiakoak eta greko-latindarrak. Italian jatorri zuten korronteei esker Dante eta Bocaccioren lanak berpiztu zituzten.

viernes, 11 de mayo de 2012

2) ZEINTZUK DIRA ERLIJIOAN DITUZTEN ERAGINAK?


Aldaketa horiei Elizaren bizitza berritzeko behar larria eta premiazkoa gehitu behar zaizkio. Aita santu eta gotzain batzuek ardura handiagoa jarri zuten arteetan eta botereari eusten, fededunen espiritualtasunean baino. Era berean, behe-kleroak prestakuntza eskasa zuen eta ez zuen oso bizimodu eredugarria egiten. Herriaren heziketa-maila ere txikia zen eta azken judizioaren eta infernuaren beldurrez bizi zen.

Aldaketaren aldeko lehen ahotsetako bat Erasmo Rotterdamgoa(1469-1536) humanistarena izan zen. Besteak beste, biblia fededunek hitz egiten zituzten hizkuntzetara itzultzea proposatu zuen.
  
 * Erasmo Rotterdamgoa :

1466ko urriaren 28an jaio zen Rotterdamen.
Sasikume bat zen; aita, apaiza, eta haren neskamearen artean.
Erasmok Pariseko Unibertsitatean ikasi egin zuen, une hartan Greziaren eta Erromaren Errenazimendua indar handiz bizitzen zela.Aldi honetan segur aski aurkitzen du bere pentsamendu humanistikoa, gazte pentsalari askea baita ideia independenteko gaztea ere. Haren ideiak Europan izugarrizko eragina izan zuten, hainbat aldaketak sortuz.
Basilean hil zen, 1536ko uztailaren 12an.

jueves, 10 de mayo de 2012

3) ELIZA KATOLIKOA ETA ELIZA PROTESTANTEAREN ARTEKO ALDEAK


Eliza Katolikoa :
Erromatar Eliza Katolikoa  katolizismoan sinesten duten kristauen adierazpen handiena da.
Erromatar Eliza Katolikoa da gaur egun alhan diren gobernuz kanpoko erakundeen artean zaharrena. Erromatar erlijio katolikoa nagusi den herrialdeetan, Erromatar Eliza Katolikoa Eliza izenaz da ezaguna, besterik gabe. Termino horrek ez du balio Suediaren kasuan adibidez, «Eliza» esatean eliza protestantea ulertzen baita han.


Eliza Protestantea :
Erreforma Protestantea Eliza Katolikoa aldatzeko XVI. mendean sortutako mugimendua izan zen.
Mendebaldeko Europan Elizan barneko jokaera zitalek, barkamenen sal-ersoketek batik bat, eta "dotrina faltsutzat" jotakoek kristau asko kezkatzen zituzten.

Gauzak horrela, 1517an, Martin Luther barkamenen sal-erosketen kontrako 95 tesiak argitaratu zituen. Erreforma Protestantetik atera ziren eliza-ohitura nagusiak luteranismoa,

Eliza Katolikoan barnan, Erreforma Protestanteak Kontrarreforma ekarri zuen.

jueves, 3 de mayo de 2012

4) NOLA EMATEN DA KRISTAU EBANJELIZAZIOA

Ebanjelizazioa Ebanjelioa eta hedaduraz kristau erlijioa aldarrikatu eta zabaltzeko jardueren multzoa da, hala nola predikazioa bera, katekesia eta kristauen ekintzen multzoa. Ebanjelizazioa kristauen zeregin nagusietako bat da, Ebanjelioan bertan adierazten denez. Kristautasunetik kanpo, ordea, ebanjelizazioa kristau proselistismoa besterik ez da. 

* Munduaren ebanjelizazioa :

XV. eta XVI. Mendeetako aurkikuntza handiek mundu osoa abanjelizatzeko atea ireki zuen. Arazo handiak izan zituzten: distantzia luzeak, hizkuntzak, cultura,eta ohitura oso ezberdinak, sinesmen arrotzak… fedea ezartzeko, pentsatu zuten hobe zela herri indigenen cultura eta erlijioen arrasto guztiak desegitea eta fede katolikoan bataiatzea ez heziketarik ez irakaskuntzarik eman gabe.

miércoles, 2 de mayo de 2012

5) XVIII EMATEN DEN GIZA ALDAKETA : ILUSTRAZIOA


XIII. mende osoan, Europa eta , bereiziki, Frantzian eta Ingalaterran nagusitu zen pentsamendu korronteari esaten zaio Ilustrazioa.Burgesiaren goraldi eta zientzien aplikazio teknikoen garapenari  lotuta zegoen mugimendua. Horren oinarrian filosofo frantsesen lanak eta arrazionalismoa daude: errealitate fisikoak aztertzeko erabilitako metodoa errealitate ekonomiko, politiko, erlijioso eta beste askori ere aplikatu nahi izan zioten. Gizartearen ideia eta pentsamoldeak aldatu egin nahi zituzten, hiru zutabeotan oinarrituz: gizabanakoaren balioa, arrazoimena eta aurrerapena. 

Politikan, ilustrazioaren isla despotismo ilustratua izan zen. Baina horrekin batera teoria errepublikar eta antikolonialistak agertu ziren eta horiek izango ziren Ilustrazioari amaiera emango zion iraultza burgesaren oinarri. Mugimendu horretako pertsonaia nagusiak Frantzian Montesquieu, Voltaire eta Rousseau izan ziren; Alemanian Wolff eta Kant. Italian eta Espainian Ilustrazioak etena eragin zuen gutxiengo ilustratu eta herri katolikoaren artean.

Bi filosofia-sistemen emaitzak izan zen:
    
* Arrazionalismoak gizakiaren arrazoiari ematen dio garantís osoa. Autoreari   loturiko argudio guztiak alde batera utzi eta frogapenaren berez konbentzitzen saiatzen da.
      
* Enpirismoarentzat , zentzumenen bidez baino ezin da lortu  ezagutzat.Metodo experimentala goratzen eta sustatzen du. 

Pentsaera ilustratuaren oinarrizko printzipioak puntu hauen bidez laburtu daitezke:

     *Arrazoia da arau eta bide bakarra
     *Giza-izaeran konfiantza izatea
     *Iragana gutxiestea
     *Aurrerapenen fede itsua.



martes, 1 de mayo de 2012

6) ILUSTRAZIOA ERLIJIOAN DUEN ERAGINA


Pentsaera ilustratua eta Ilustrazioa hainbat giza aldaketa ekarri zituzten.

Frantziako Iraultzaren (1789) ekarpen handienetako bat Giza eskubideen aldarrikapena izan zen.

Dena den, Iraultzak alde negatiboak ere izan zituen. Besteak beste, egoera berria inposatzeko ahalegina, askotan indarkeriaz, eta iraganeko arrasto guztiak (erlijioa barne) ezabatzeko gogoa.

Frantziako Iraultzaren ondoren, Estatua eta Eliza independizatu egin ziren toki askotan. Hala ere, bien arteko arazoak ez ziren orduan bukatu. Herritarrak berberak ziren bi erakundeentzat; beraz, Elizaren eta Estatuaren ekintzek nahitaez egiten zioten oztopo elkarri.


 Eliza eta Estatua banatuz sortu zen egoera berriak hainbat neurri ekarri zituen eta horiek zuzenen eragin zioten Elizari:

-Kleroari pribilegioak kendu zizkioten eta erlijio-kongregazioak mugatu eta kendu zituzten; besteak beste, jesuitak.

-Ondasunak kendu zizkieten. Horiei esker mantentzen ziren, batez ere, monasterioak. Ondasunak kentzeari desamortizazio esaten zaio.
Desamortizazioak burgesia berri baten hazkundea bideratu zuen: ondasun haien erosle asko eta asko lanbide liberaletan ziharduten pertsonak izan ziren.