miércoles, 2 de mayo de 2012

5) XVIII EMATEN DEN GIZA ALDAKETA : ILUSTRAZIOA


XIII. mende osoan, Europa eta , bereiziki, Frantzian eta Ingalaterran nagusitu zen pentsamendu korronteari esaten zaio Ilustrazioa.Burgesiaren goraldi eta zientzien aplikazio teknikoen garapenari  lotuta zegoen mugimendua. Horren oinarrian filosofo frantsesen lanak eta arrazionalismoa daude: errealitate fisikoak aztertzeko erabilitako metodoa errealitate ekonomiko, politiko, erlijioso eta beste askori ere aplikatu nahi izan zioten. Gizartearen ideia eta pentsamoldeak aldatu egin nahi zituzten, hiru zutabeotan oinarrituz: gizabanakoaren balioa, arrazoimena eta aurrerapena. 

Politikan, ilustrazioaren isla despotismo ilustratua izan zen. Baina horrekin batera teoria errepublikar eta antikolonialistak agertu ziren eta horiek izango ziren Ilustrazioari amaiera emango zion iraultza burgesaren oinarri. Mugimendu horretako pertsonaia nagusiak Frantzian Montesquieu, Voltaire eta Rousseau izan ziren; Alemanian Wolff eta Kant. Italian eta Espainian Ilustrazioak etena eragin zuen gutxiengo ilustratu eta herri katolikoaren artean.

Bi filosofia-sistemen emaitzak izan zen:
    
* Arrazionalismoak gizakiaren arrazoiari ematen dio garantís osoa. Autoreari   loturiko argudio guztiak alde batera utzi eta frogapenaren berez konbentzitzen saiatzen da.
      
* Enpirismoarentzat , zentzumenen bidez baino ezin da lortu  ezagutzat.Metodo experimentala goratzen eta sustatzen du. 

Pentsaera ilustratuaren oinarrizko printzipioak puntu hauen bidez laburtu daitezke:

     *Arrazoia da arau eta bide bakarra
     *Giza-izaeran konfiantza izatea
     *Iragana gutxiestea
     *Aurrerapenen fede itsua.



No hay comentarios:

Publicar un comentario