martes, 1 de mayo de 2012

6) ILUSTRAZIOA ERLIJIOAN DUEN ERAGINA


Pentsaera ilustratua eta Ilustrazioa hainbat giza aldaketa ekarri zituzten.

Frantziako Iraultzaren (1789) ekarpen handienetako bat Giza eskubideen aldarrikapena izan zen.

Dena den, Iraultzak alde negatiboak ere izan zituen. Besteak beste, egoera berria inposatzeko ahalegina, askotan indarkeriaz, eta iraganeko arrasto guztiak (erlijioa barne) ezabatzeko gogoa.

Frantziako Iraultzaren ondoren, Estatua eta Eliza independizatu egin ziren toki askotan. Hala ere, bien arteko arazoak ez ziren orduan bukatu. Herritarrak berberak ziren bi erakundeentzat; beraz, Elizaren eta Estatuaren ekintzek nahitaez egiten zioten oztopo elkarri.


 Eliza eta Estatua banatuz sortu zen egoera berriak hainbat neurri ekarri zituen eta horiek zuzenen eragin zioten Elizari:

-Kleroari pribilegioak kendu zizkioten eta erlijio-kongregazioak mugatu eta kendu zituzten; besteak beste, jesuitak.

-Ondasunak kendu zizkieten. Horiei esker mantentzen ziren, batez ere, monasterioak. Ondasunak kentzeari desamortizazio esaten zaio.
Desamortizazioak burgesia berri baten hazkundea bideratu zuen: ondasun haien erosle asko eta asko lanbide liberaletan ziharduten pertsonak izan ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario