viernes, 11 de mayo de 2012

2) ZEINTZUK DIRA ERLIJIOAN DITUZTEN ERAGINAK?


Aldaketa horiei Elizaren bizitza berritzeko behar larria eta premiazkoa gehitu behar zaizkio. Aita santu eta gotzain batzuek ardura handiagoa jarri zuten arteetan eta botereari eusten, fededunen espiritualtasunean baino. Era berean, behe-kleroak prestakuntza eskasa zuen eta ez zuen oso bizimodu eredugarria egiten. Herriaren heziketa-maila ere txikia zen eta azken judizioaren eta infernuaren beldurrez bizi zen.

Aldaketaren aldeko lehen ahotsetako bat Erasmo Rotterdamgoa(1469-1536) humanistarena izan zen. Besteak beste, biblia fededunek hitz egiten zituzten hizkuntzetara itzultzea proposatu zuen.
  
 * Erasmo Rotterdamgoa :

1466ko urriaren 28an jaio zen Rotterdamen.
Sasikume bat zen; aita, apaiza, eta haren neskamearen artean.
Erasmok Pariseko Unibertsitatean ikasi egin zuen, une hartan Greziaren eta Erromaren Errenazimendua indar handiz bizitzen zela.Aldi honetan segur aski aurkitzen du bere pentsamendu humanistikoa, gazte pentsalari askea baita ideia independenteko gaztea ere. Haren ideiak Europan izugarrizko eragina izan zuten, hainbat aldaketak sortuz.
Basilean hil zen, 1536ko uztailaren 12an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario