sábado, 12 de mayo de 2012

1) XV. MENDETIK AURRERA EMATEN DIREN GIZA ALDAKETAK

XV. mendeak bizimoduaren eta gizakiak bere buruaz zeukan kontzeptuaren aldaketa handia ekarri zuen. Aldaketa horri Errenazimentu esaten zaio. Berrikuntza nagusiak esparru hauetan gertatu ziren: 


-EKONOMIA. Nazioarteko merkataritzaren eta bankaren sorrerarekin, dirua bihurtu zen jarduera guztien eragile. 
-POLITIKA. Estatu Nazionalak sortu eta monarkiak indartu egin ziren. Politika Elizaren babesetik aldendu zen. 
-BIZITZA ULERTZEKO MODUA. Indibidualismoaren gorakada, agintearen aurrean jarrera kritikoa, eta norbanakoaren askatasunaren baieztapena.

 
 Horrez gain, noblezia botere gehiago eskuratzeko ahaleginak egin zuen baita lortu ere; gainera  erregeek monarkia erdiratzailea sortzeko ideia mahaigaineratu zuten, nobleziaren laguntzarekin. Anabas honen barnean, literaturan ere aldaketa ugari gertatu ziren; korronte frantsesaren eragina pixkanaka-pixkanaka txikituz joan zen eta korronte berriak agertu ziren,  Italiakoak eta greko-latindarrak. Italian jatorri zuten korronteei esker Dante eta Bocaccioren lanak berpiztu zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario